0

Euskaltzaindiak Donostian ageriko bilkura egin zuen atzo, Gipuzkoako Foru Aldundian, hil diren euskaltzainak omentzeko: Milagros Bidegain euskaltzain urgazlea, Jose Ignacio Telletxea Idigoras euskaltzain urgazlea, Jacques Etxeberri euskaltzain urgazlea, Henrike Knörr euskaltzain osoa, Xabier Diharce “Iratzeder” euskaltzain emeritua eta Karmelo Etxenagusia ohorezko euskaltzaina.

  • Milagros Bidegain. (Donostia, 1922-6-6 / 2006-12-23). Hilberri-txostena Maria Pilar Lasarte euskaltzain urgazleak irakurri zuen.
  • Jose Ignacio Telletxea Idigoras. (Donostia, 1928-4-15 / 2008-3-8). Hilberri-txostena Joseba Intxausti ohorezko euskaltzainak landu zuen.
  • Jacques Etxeberri. (Donibane Lohizune, 1921-12-16 / Baiona, 2008-3-22. Hilberri-txostena Piarres Xarriton euskaltzain emerituak irakurri zuen.
  • Henrike Knörr. (Tarragona, 1947-3-2 / Gasteiz, 2008-4-30). Hilberri-txostena Jose Luis Lizundia euskaltzain osoak egin zuen.
  • Xabier Diharce “Iratzader”. (Donibane Lohizune, 1920-1-4 / Belok, 2008-10-13). Hilberri-txostena Jean Haritschelhar euskaltzain emerituak irakurri zuen.
  • Karmelo Etxenagusia. (Iurreta, 1932-4-24 / Bilbo, 2008-11-6). Hilberri-txostena Adolfo Arejita euskaltzain osoak landu zuen.

Leave a Reply