0

Gasteizko Udalak hiriaren urrezko domina eman dio, hil ostean, Henrike Knörr zenari. Hiriko pertsonaia itzaltsuei ematen zaien saririk garrantzitsuena da domina hori. Patxi Lazcoz alkateak berak proposatu zuen Henrike hautagai, eta aho batez hartu zen erabakia.

Ekitaldia abuztuaren 5ean izango da, Andre Maria Zuriaren jaiegunean, Salburuko Ataria Interpretazio Zentroan, 13:30etan.

Leave a Reply